XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gainera, esan dugunez nahimenaren ezaugarri nagusia autonomia osoa da, autodeterminazioa.
Ideal horren atzetik dabil bizitza honetan.
Baina mundualdi honetan lor al daiteke libertate oso hori?.
Kontutan har dezagun, ni psikiko eta biologikoaren aldetik datozkion sakadez astindurik aurkitzen dela kontzientzia morala bere agintzetan.
Horregatik, ez da harritzekoa gure egintza moralak benetako moralitatetik hain urrun gerta daitezen; orobat, lege moral orokorraren erreflexu izan
Batzu, jakina, guk santuak (zintzoak) deitzen ditugunak, hurbiltzen dira bizitza honetan moralitate idealera, baina horien nahimena, kontzientzia morala ere bai, gorputz batekin elkarrekintzan dagoenez gero, ezin da izan guztiz autonomoa.
Santutasuna, nahimenaren autonomia osoa, izpiritua mundu honetatik askatzean emango da.
Beste hitzez esanda: arimaren hilezkortasuna erreferentziatzat hartu gabe ez dago benetako moralitaterik.
* 3.Azkenik, hirugarren errealitate metafisikoa edo baldintzagabea, kontzientzia moralak eskatzen duena, Jainkoa da.
Mingarria eta tragikoa da gure bizitza morala mundu fenomenikoan.
Zintzo jokatu nahi genuke, baina ni biologiko honek nahi ez bezala jokatzera behartzen gaitu sarritan.
Besteen bizitzan eta geurean justizia nagusi dadin nahi dugu, baina injustizia ate-joka daukagula nabaritzen dugu.
Gizadiaren historian ere gauza bera ematen da.
Arrazoi praktikoak idealera orientatzen gaitu, zer izan behar genukeen adierazten digu.
Bestalde, egintza moralak idealetik urrun daudela ikusten dugu.
Amiltegi handia dago.
Amiltegi handia dago
Bi gauzok elkar-biltzea bilatzen dute.
Izan beharra (ideala) errealitatean gauzatzen ez bada, ez da ezer asko.
Eta izateak
Beraz, Jainkoagan, Hauengan gauza bera bait dira errealitatea eta idealitatea, aurki dezake eredu perfektua gure bizitza moralak.
* 4.Historiak berak ere lege moral praktikora hurbilduz hartzen du zentzua.